carne-pasto-carne-ecologica-haragi-ekologikoa-bio-angus-galloway-amalarre-gipuzkoa-guipuzcoa_bidania-goiatz

IZARRE-TXIKI BASERRIA

Izarre-txiki gure baserria 600 biztanleko Bidania-Goiatz herri txikian kokatua dago. Inguruan ditugun gure jabetzako 4 hektareaz gain, bizilagunek utzitako edo alokatutako beste zenbait lurzoru ere erabiltzen ditugu.

Gure ikuilua baserritik 100 metrora dago, bertan udan jasotako belarra, lanabesak, traktorea eta beste hainbeste jasotzen ditugu. Eta eguraldia gogortzen bada animaliak babesteko aukera ematen digu. Ikuilu inguruan aurkitu ditzakegu gure larreetako batzuk eta bertan Erniori begira ibiltzen dira gure behiak lasai asko.