IZARRE-TXIKI BASERRIAN ESKOZIAR JATORRIKO BI ARRAZA HAUEK ZAINDU ETA HAZTEN DITUGU

GALLOWAY

Alturaz erdi mailakoak dira, hankamotzak eta mutur motzak. Ilaje luzea dute bereizgarri; izan ere, honi esker neguan ez dute apenas grasarik galtzen. Ez dute adarrik eta beltzak izaten dira; hala ere, batzuetan “gerriko” zuri bat izan dezakete; beste batzuk zuriak edo marroiak ere izaten dira, mutur eta belarri beltzekin.

ABERDEEN ANGUS

Tamainaz ertainak dira, hankamotzak, kopeta eta mutur motzekoak eta ez dute adarrik. Ilaje motza edo ertaina izaten dute eta orokorrean azal beltzekoak izaten dira, gorri kolorekoak ere badiren arren.

 

Landako animaliak dira eta ikuilura soilik negua gogortzen denean, erditze garaian edo bazka urritzen denean ekartzen ditugu. Bi arrazatako emeak, ama onak direla uste dugu, euren kumeak oso ondo zaintzen dituztelako eta erditze onak izaten dituztelako. Gallowayak batez ere, esne sortzaile oso onak dira.

Behi hauek xaloak dira eta maneiatzen errazak. Beste arraza batzuetako behiek baino hobeto probesten dituzte landa pobreak eta honela hauen garbiketa errazten dute.