Behiak aske ibiltzen dira larrean ia urte osoan. Soilik negua gogortzen denean eta kanpoan zer janik ez dagoenean ikuiluratzen ditugu eta orduan ere ez dute pentsurik jaten. Batez ere baserrian bertan ekoiztutako belar lehorra, siloa eta forrajea soilik jaten dute.

behiak-vacas-pasto-ecologico-bio-angus-galloway-gipuzkoa-guipuzcoa-amalarre-ekologikoa-txekorra-online-pedido

Animalien ongizatea oso garrantzitsua da guretzat eta gauzak honela egitea haragia lortzeko modurik jasangarriena dela uste dugu.

Txahal eta txekorrei 6 eta 8 hilabete artean kentzen zaie titia eta pare bat urtera arte hazten dira, aparteko gizentze prozesu azkarrik erabili gabe. Landako abereak izaki, pisu egokira iristea gehiago kostatzen zaie baina animalien bizi kalitatea bikaina da: askatasunean eta taldean biziz, inongo estresik gabe.

Txandakako bazka erabiltzen dugu; horrela, landak hobeto probestu eta behar duten deskantsua eskeintzen zaie.

Gure haragiak modu arruntean hazitako haragiek baino grasa gutxiago eta Omega3 azido graso gehiago ditu; omega3 azido graso / omega6 azido graso erlazio hobea du eta β-karoteno eta E bitamina gehiago.

Animaliak berak modu naturalean sortutako grasa insaturatua denez, osasuntsuagoa dela esan daiteke. Gizentze azkarra lehenetsi beharrean, kalitatezko bazka da oinarria.

Kalitatezko haragia da, testura eta zapore bereizgarriekin. Belar esberdinez elikatzeak zapore bizia ematen dio haragiari; pentsurik ez zegoeneko haragia gogorarazten du.

txuleta-chuleta-carne de pasto-haragi naturala
amalarre-caserío-etxekoa-ekologikoa-ecologico-baserria

Salmenta zuzena erabiltzen dugu, honekin herri ekonomia indartuz.

Gertutasunak produktuaren jatorria ezagutzeko aukera ematen du.

behia-vaca-carne-pasto-carne-ecologica-haragi-ekologikoa-bio-angus-galloway-gipuzkoa-guipuzcoa-amalarre-denis

Larrean, estentsiboan emandako hazkuntzak, ingurumenarentzat onuragarria ez den zereal ekoizpenari eskaini beharreko lurzorua gutxitzea suposatzen du. Zereal ekoizpena gutxitzeak lurraren higadura, emankortasuna eta erregai fosilen erabilera gutxitzea eragiten baitu. Ingurumenarekiko onura hauek, aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan laguntzen dute, larre iraunkorrek karbono xurgatze lanak egiten dituztelako, hektareako 500tn CO2 bereganatuz.